Datorren abenduaren 13an Zarauzko Ernaitik Independentzia Eguna antolatu dugu, formakuntza eta aisialdian oinarritutako egitarauarekin. Hainbat ekintzaz osatuko dugu eguna, eta Arrano zein herriko kaleak hartuko ditugu.
Arratsaldeko 17:00ean hitzaldi musikatua izango dugu, “Kantatuz Kontatu: nazio askapenaren aldeko borrokalarien abestiak”. Bertan, euskal gatazkari buruzko abesti batzuk kantatu eta horien historia azalduko da. Gatazka politikoetan arteak eta, beraz, musikak garrantzia izan ohi du eta gure memoria kolektiboaren parte dira. Euskal Herriaren historiaren kontakizunean musikak izan duen pisuaren errepaso historiko bat egingo da hitzaldian zehar.
Hitzaldiaren ostean, aisialdirako tartea helduko da. Karro poteoa egingo dugu kaleetan zehar, Arranotik hasita. Ondoren, bertso afaria izango dugu Arrano Elkartean herriko bertsolari gazteekin: Uxue Alkorta eta Adei Urbitarte. Tiketak Arrano eta Eguzki tabernetan daude salgai 15 euroren truke. Azkenik, DJ Ianruizzzzz izango dugu Arrano tabernan, independentziara eguna jai giroan amaitzeko.
Krisi anizkoitzen garaiotan beharrezkoa da gazteok proiektu independentistan berrestea. Eskuin muturrak eta olatu erreakzionarioak gure herriaren ukapena helburu badu ere, gazte independentistok gara Euskal Herriaren biziraupenaren bermea. Gazteria da eraldaketarako motorra eta antolakuntza da gazte boterearen bitartez egoera iraultzeko giltza. 75eko erregimenak 50 urte bete dituen honetan, garbi dago Estatu honen norabidea erregimen frankistaren jarraikortasuna dela. Horren aurrean, alternatiba erreal bakarra independentzia da, Euskal Herriaren interesak erdigunean jarriko dituen errepublika sozialista eta feminista. Animatu abenduaren 13an independentzia egunera! Euskal
Gazteria aurrera!