Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentuak Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzita egitasmoa antolatu du, adimen artifizialari buruzko bi saiorekin. EHUko informatika fakultateko irakasle eta ikertzaile Usue Mori Carrascalek eta Olatz Arbelaitz Gallegok gidatuko dituzte saioak, Emakumeeen Etxean, eta euskaraz izango dira.
Lehendabiziko hitzordua asteazken honetan izango da, abenduaren 3an, eta Zer dago adimen artifizialaren atzean? izenburua du. Adimen artifizialeko sistemen oinarriak eta funtzionamendua azaltzea izango du helburu. Bigarrena, berriz, abenduaren 12an izango da, eta Aukerak eta arriskuak ikuspegi feministatik izenburua darama. Aurreko saioan ikasitako baliatuz, adimen artifizialeko sistemen joerak edo zergatik azaltzen diren azalduko dute hizlariek. Halaber, horrek ekar ditzaken arriskuez eta aukerez hitz egiteko tartea hartuko dute.
Aste honetako zein hurrengoko saioa 18:0etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango du; ez da aurrez izenik eman behar.