Murkilek erosketa bonuak zozkatuko ditu gaurtik

Intza Trula 2025eko abenduaren 1a

Erosketa poltsak. (Artxibokoa)

Murkil txartelarekin erosketa bat egitean bonuen zozketan sartuko dira herritarrak. Kanpaina abenduaren 24ra arte iraungo du.

Murkil Zarauzko Merkatarien elkarteak kanpaina berria abiatu du gaur: zehazki, abenduaren 24ra bitartean Murkil txartelarekin erosketak egiteagatik zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute herritarrek.

Elkarteak jakitera eman duenez, erosketa bonuak eta bestelako sariak zozkatuko ditu: 500 euroko bi erosketa bonu, 200 euroko lau, 21 erroska eta Zarauzko saltokietako produktuekin osatutako lau saski.

Ohikoa den moduan, zozketaren inguruko oinarri guztiak irakurri nahi dituenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak Murkilen webgunean egin dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide