Udalak Inauterietako kartela osatzeko lehiaketa jarri du martxan

Ian Ruiz Lizaso

Zarauzko Inauteriak 2025 (GUKA)

Aurten, lehen eta bigarren sarien zenbatekoa igo egin dute, eta lehiaketarako lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 9a izango da.

Inauterietako konpartsaren izen ematea martxan jarri ondoren, Zarauzko Udalak, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuaren bitartez, eta Euskalduna tabernak elkarlanean, Inauterietako kartela osatzeko lehiaketa jarri dute martxan.

Kartel lehiaketan parte hartzeko Euskalduna Tabernan edo Turismo Bulegoan aurkeztu beharko dira lanak oinarrietan zehaztutako formatuan. Urtarrilaren 9a izango da azken eguna eta hiru sari emango dituzte: lehenengo saria (500 euro), bigarren saria (300 euro) eta publikoaren saria (afaria bi pertsonentzat). Nabarmentzekoa da aurten lehen eta bigarren sarien zenbatekoa igo dela, parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. 

Publikoaren sariko bozketa Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da urtarrilaren 12tik 16ra. Informazio gehiago eskuratzeko, Jaiak eta Ekitaldietako sailarekin harremanetan jarri daiteke 943-00 51 19 zenbakira deituta edota jaiak@zarautz.eus  helbidera idatzita.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide