Gaztaina jan solidarioa egingo dute larunbatean, Salbiden

Erredakzioa

Gaztaina erreak Salbiden (GUKA)

18:00etan hasiko dira gaztaina erreak banatzen, eta musikarekin girotuko dute arratsaldea. Aspanogi erakundeara bideratuko dute bildutako dirua. 

Salbideko auzo elkarteak, beste urte batez, gaztaina jan solidarioa antolatu du, eta larunbat arratsaldean egingo du egitasmoa, 18:00etatik aurrera. Bertan biltzen duten dirua elkartasun elkarte bati bideratzen diote, eta antolatzaileek adierazi dutenez, aurten Aspanogi erakundearen jardunalaguntzeko izango da.

Horrez gain, gaztainak saltzen ari diren bitartean musika ere egongo da, herritarrak gaztainak jatera animatzeko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide