Azaroak 25

Indarkeria matxistaren kontrako arte erakusketa egin dute Frontoi Txikin

Aritz Mutiozabal 2025eko azaroaren 22a

Urola Kostako Itaiak antolatu du gaur egiuerdian egitasmoa. Era berean, bakarrizketa saioa egon da, eta salda beroa banatu dute.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren atarian, Urola Kostako Itaiak arte erakusketa egin du gaur eguerdian Frontoi Txikin. Egitasmoan ikusgai izan dira Itziar Alberdi argazkilariaren bilduma bat, emakume langileenganako indarkeria 36ko gerran jasotzen zuten hainbat irudi eta ilustrazioak.

Era berean, azkenaldian herrian jazotako gertakariak salatzeko kartelak ere jarri dituzten frontisean: urriko hilketa matxita eta aste honetan herrian salatutako erasoa. Bertaratu direnek, bestalde, bazkarrizketa batez gozatzeko aukera izan dute 13:00etatik aurrera, baita salda beroa dastatzeko aukera ere.

Urola Kostako Itaiak, bere aldetik, mobilizazioa deitu du azaroaren 25erako.;18:00etan jarri du hitzordua, Lege Zaharren Enparantzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide