'Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke transfeminismoaz?' liburua izango dute mintzagai datorren astean

Intza Trula 2025eko azaroaren 11

Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi, 'Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke euskal transfeminismoaz?' liburua aurkezten. (Iratzar fundazioa)

Iñi Etxezarretak eta Elene Lopetegik aurkeztuko dute Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke transfeminismoaz? . Lerroarte literatura txokoaren datorren saioaren barruan izango da, azaroaren 20an, ostegunez, Arranon. 

Iñi Etxezarretarekin eta Elene Lopetegirekin solasaldia egingo dute datorren Lerroarte literatura txokoaren saioan. Azaroaren 20an, ostegunez, jarri dute hitzordua Arranoko bunkerrean, 18:30ean. Bi idazleek Txalapartarekin kaleratu duten Garen piztiaz beste. Hitz egin liteke transfeminismoaz? liburua izango dute oinarri bertan.

Honela dio liburuaren sinopsiak: "Gizon eta emakumerik gabeko herri bateranzko bidea egin nahi dugu: menpeko harremanik gabea, bere zentzu zabal eta konkretuenean; harreman horiek nola eraikitzen diren aztertu, eta nola desegin proposatu; desegite horretarako alternatiba posibleak irudikatu, eta praktikan jarri; ardurak sailkatu, guri dagozkigunak hartu, eta gainerakoak dagozkionari hartzeko exijitu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide