Oraindik izena eman daiteke Bikote Mistoen Krosean

Intza Trula 2025eko azaroaren 4a

Bikote bat helmugara heltzen, iazko Bikote Mistoen Krosean. (Mireia Galarza Bastida)

Hilaren 30ean jokatuko dute 7,9 kilometroko lasterketa herrikoia. Une honetan 400 bikotetik gora daude izena emanda; oraindik inskripzioa egin ez dutenek Herri Krosa atari digitalean dute aukera.

Azaroaren 30ean, igandez, jokatuko dute aurten Zarauzko kirol ekitaldi entzutetsuenetako bat: 46. Bikote Mistoen Krosa. Pasa den hilabetean zabaldu zuen Zarautz Rugby Taldeak bertan izena emateko aukera, eta 400 bikote baino gehiago apuntatu dira jada; hala eta guztiz ere, inskripzioa egiteko aukerak zabalik jarraitzen du oraindik ere herrikrosa.eus webgunean.

Hala, 7,9 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek probaren egunean, 11:00etan Aritzbatalde kiroldegian hasi eta Lege Zaharren Enparantzan amaituta. Bitarte horretan herriko txoko ugari zeharkatuko dituzte; hala nola Amalur parkea eta Musika Plaza.

Dortsalei dagokienez, probaren aurreko egunean, 16:30etik 18:30era, edota probaren egunean, 09:00etatik 10:30era, jaso ahal izango dira, Aritzabatalde kiroldegiko pilotalekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide