Naiara Villasante judoka Espainiako Txapelketako finalerako sailkatu da

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 3a

Lore Austing, Naiara Villasante eta Nahia Arregi Espainiako Judo Txapelketan. (Utzitakoa)

Larunbatean Urnietako kiroldegian jokatu zuten Espainiako Judo Txapelketako sektore-fasea. Judo Klub Lizardiko Nahia Arregi, Lore Austing eta Naiara Villasante aritu ziren bertan, eta gorputz teknikoak azpimarratu duenez, hiru judokek txapelketa bikaina egin zuten.

Joan den larunbatean Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegian jokatu zuten Espainiako Judo Txapelketako sektore-fasea. Euskal ordezkarien artean, Judo Klub Lizardiko Nahia Arregik, Lore Austingek eta Naiara Villasantek parte hartu zuten, eta Zarauzko klubaren esanetan, txapelketa "bikaina" egin zuten. Euskadiko Txapelketa jokatu ondoren, EAEko selekziorako hautatuak izan ziren.
 
Nahia Arregi, 19 urtekoa, Euskadiko txapeldunorde izan zen 57 kiloko kategorian. Txapelketa bikaina egin zuen, eta hirugarren postua eskuratu zuen egindako lanari esker. Datorren asteburuan Vigora (Galizia) joango da Euskadiko taldearekin lehiatzera. Lore Austing, 20 urtekoa, Euskadiko txapeldunordea izan da 78 kiloko kategorian. Hiru borroka irabazi zituen, eta Aragoiko ordezkariaren aurka galdu zuen, finalerdietan. Brontzezko domina eskuratu zuen, baina ez zuen Espainiarako pasea lortu. Naiara Villasante, 20 urtekoa, Austingen kategoria berean lehiatu zen, eta urrea lortu zuen bertan.
 
Judo Klub Lizardiko gorputz teknikoak azpimarratu duenez, hiru judokek txapelketa bikaina egin zuten, sendotasun teknikoa, kontzentrazioa eta lehiaketa-maila bikaina erakutsiz, esperientzia handiko aurkarien aurrean.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide