Galdedebaldeko kideek Itxuan kontzertu sorpresa formatuari azaroaren 15ean emango diote hasiera, 22:00etan, Hiruputzu gaztetxean, hain zuzen ere. Dagoeneko sarreren salmenta Garoa liburu dendan egiten ari dira, eta txartelak sei euroren truke eskuratu daitezke.
Helburua talde ezberdinak ezagutzea eta publiko berria lortzea da. Hori horrela, sartzerako orduan pertsona bakoitzari mugikorreko kamerak estaliko dizkietela baieztatu dute antolatzaileek, kontzertuaz gozatzeko.