Bidegi Zarauzko autobideko ordainlekuan egiten ari den lanen ondorioz, bihartik ostiralerako gauetan –bi egunak barne– itxita egongo da bertarako sarrera, Bilborako noranzkoan. Zehazki, AP-8 autobiderako sarrera 22:00etatik 06:00etara egongo da itxita, kanalizazio lanak direla eta.
Aitzitik, Donostiarako sarrera eta Zarautzerako irteerak irekita egongo dira. Hala, bost gau horietan N-634 eta GI-631 errepideak erabiltzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, ondoren Zumaia-Zestoako ordainlekua erabiltzeko autobidean sartzeko.