Herenegun Zarautzen izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratze isilak egin dituzte gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusien nahiz Foru Aldundiaren egoitzen atarietan.
Alderdi politiko guztietako kideek parte hartu dute mobilizazioetan, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria eta Eider Mendoza diputatu nagusia buru zituztela.

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak foru jauregiaren atarian. (Gipuzkoako Foru Aldundia)