Emakume baten hilketa ikertzen ari da Ertzaintza Zarautzen

Erredakzioa

Ertzaintzaren auto bat.

53 urteko emakume baten hilketa ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du, hilketa gauzatzea egotzita.

53 urteko emakume baten hilketa ikertzen ari da Ertzaintza Zarautzen, eta 47 urteko gizon bat atxilotu du, ustez hiltzailea delakoan.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailak azaldu duenez, Ertzaintzak atzo gauean izan zuen emakumearen heriotzaren berri, eta ikerketa abiatu zuen gertaera argitzeko xedez.

Dena den, gaur-gaurkoz ez du jakinarazi hildako emakumeak eta atxilotutako gizonak elkarren artean harremanik ba ote zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide