Egundoko balentria egin du Malen Monasterio halterofilo gazteak. Lehen aldiz hartu du parte Munduko Txapelketa batean, eta lehen hamar sailkatuen artean bukatu du 53 kilo azpiko kategorian: zazpigarren postuan, hain zuzen ere. Ostegunean lehiatu zen Monasterio C multzoan, eta nagusitasunez aritu zen emaitza ezin hobeak lortuz eta Espainiako errekorrak hautsiz. Hala ere, A eta B multzoko lehiakideek atzokoan zer emaitzak lortzen zituzten zain zegoen sailkapen orokorrean zein postutan amaituko zuen jakiteko.
Sailkapen orokorrean, beraz, zazpigarren postuan amaitu du, 185 kilo altxata; izan ere, kolpen bakarreko modalitatean 83kilo jasotzea lortu zuen, eta bi denboran, berriz, 102 kilo. Ariketa bakoitzari dagokion sailkapenean, zazpigarren izan da kolpe bakarrekoan eta bederatzigarren bi denborakoan. Esan bezala, egindako erakustaldiak ez dira nolanahikoak izan, junior eta absulutui mailako marka berriak jarri baitut bi denborako modalitatean eta bi modalitateen baturako sailkapen orokorrean.