Aimar Fernandez de Gorostizak irabazi zuen atzo IV. Juan Jose Berazierto Memoriala. Goizaldean jokatu zuten txirrindularitza proba, Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak antolatuta, Meagan barrena; guztira, 83 kilometro egin behar izan zituzten.
Junior eta kadete mailako 87 txirrindulari lehiatu ziren bertan, eta bigarren eta hirugarren postuak Eñaut Bilbaorentzat eta Beñat Sainzentzat izan ziren, hurrenez hurren. Mendiko saria ere banatu zuten: Unai Moranek eskuratu zuen hori, hain justu.