Bihar jokatuko dituzte Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak

Onintza Lete Arrieta 2025ko ira. 13a, 08:00

Txapelketako partidetako bateko unea. (Utzitakoa)

Jubeniletan Paraguayo VII.ak eta Ancizarrek jokatuko dute Etxaniz eta Berozen aurka; eta promesetan, Bidezabal zarauztarra eta Sotil ariko dira Egurrola eta Segurolaren kontra.

Aurreko igandean jokatu zituzten Zarauzko I. Esku Pilota Txapelketako lehenengo finalerdiak, eta igande honetan, bigarrenak izango dira Aritzbatalde pilotalekuan, 17:30etik aurrera.

Bi partida izango dira: jubeniletan, Paraguayo VII.ak eta Ancizarrek jokatuko dute Etxaniz azkoitiarraren eta Berozen aurka; promesetan, berriz, Bidezabal zarauztarra eta Sotil ariko dira Egurrola eta Segurolaren kontra.

Antolatzaileen esanetan, aurreko partidetan "jende ugari" hurbildu da frontoira, eta horreagtik, espero dute bihar are gehiago biltzea. Sarrera doan izango dela gogorarazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide