Janire Arrizabalagarentzat izan da Lizardi Sariko txapela

Aritz Mutiozabal 2025ko ira. 6a, 10:00

Bertsolari Gazteen 49. Lizardi Sariko irabazlea eta finalistak. (utzitakoa)

Bertsolari gernikarrarentzat izan da, gainera, finaleko bertsorik onenaren saria ere.

Atzo iluntzean jokatu zuen Bertsolari gazteen 49. Lizardi Sariko finala, Modelo aretoan, eta Janire Arrizabalaga gernikarra nagusitu zen 270,5 punturekin. Irati Alcantarilla eta Elixabet Etxandi izan ziren kanporaketetan puntu gehien erdietsi zituztenak, baina atzokoan oso fin aritu zen Arrizabalaga eta ongi merezitako txapela jantzi zuen.

Haren atzetik, ondorengoak sailkatu ziren: Maddi Agirre gazteistarra, 251 punturekin; Irati Alcantarilla urruñarra, 248 punturekin; Iker Ormazabal Tturko hernaniarra, 241 punturekin; Elixabet Etxandi izpurarra, 238,5 punturekin; eta, azkenik, Aimar Sorazu zarauztarra, 219,5 punturekin.

Era berean, finaleko bertsorik onenaren saria ere Janire Arrizabalagaretzat izan zen, hamarreko txikiko ariketako hirugarren bertsoagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide