Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren seigarren zenbakia. Azaleko irudi ikusgarria Koldo Rodriguez urpeko argazkilariarena da, eta barruko orrietan badira hark urpeko altxorrei egindako beste hainbat argazki ere, horixe baitu zaletasun.
Horrez gain, baina, beste hainbat eduki interesgarri ere jasotzen ditu hil honetako aldizkariak; besteak beste, Malen Monasterio alterofiloari egindako bideo-elkarrizketa; Izaskun Mendizabal jostun eta kultur eragileari egindako erretratua; Aner Peritzek Imanol Epelderi bidali dion audio mezua eta abar.