Palestinaren aldeko kazeroladan parte hartzera deitu dituzte herritarrak

Intza Trula 2025ko ira. 4a, 10:00

Zenbait herritar pasa den abuztuan malekoian, Zarautz Palestina herri ekimenak deitutako manifestazioan. (Mireia Galarza Bastida)

Zarautz Palestina herri ekimenak kazerolada egingo du bihar, 19:00etan, Lege Zaharren Enparantzan. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatuko dute ordu erdiz.

Zarautz Palestina herri ekimenak Palestinari babesa adierazteko kazerolada egingo du bihar arratsaldean. 19:00etatik 19:30era bitartean zarata ateratzea da asmoa, Lege Zaharren Enparantzan, Israel Gazan egiten ari den sarraskia irmoki salatzeko.

Zarautz Palestina hilero ari da antolatzen Gazari babesa adierazteko hitzordua. Stop genozidioa! lelopean elkartzen dira dozenaka herritar, bai malekoian egiten dituzten manifestazioetan bai kazeroladetan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide