GUTUNA

Josu Txapartegi 'Txapas', uda honetan ere elkartasunaren ikur

Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx' 2025ko ira. 1a, 08:00

Honako gutuna helarazio dio Joxe Mari Agirretxek Gukari Josu Txapartegi lagunaz.

Badoa uda, atseden garaia gutako askorentzat… Josu Txapartegi Txapas zarauztarrak, ordea, tarte ezberdinak hartu ditu Porrotx pailazoarekin batera elkartasun ekimenetan parte hartzeko. Donostiako Aste Nagusian piraten eta Ezkila haien kapitainaren konpainian ospitalera joan zen bertan ingresatuta zeuden haurrekin irriak, kantuak eta opariak partekatzera. Itsasoaren kresalik, piraten abestirik eta sudurgorriaren bihurrikeriarik ez zen falta izan abordaia alaian!

Abuztuaren bukaeran, berriz, Oporrak Bakean ekimenaren eskutik, –Porrotxekin oraingoan ere– haur sahararrei oporraldia gure artean igaro ondoren eskainitako agur ekitaldi hunkigarrian parte hartu zuen. Tristurak eta pozak elkarrekin partekatzen direnean goxoagoak direla beti ederki daki Txapasek, baita urteak betetzea bezain garrantzitsua dela abenturak bizitzea ere…

Ikasturte berria badator, eta etorkizuenean ere elkartasunak eta auzolanak ez dute etenik izango!

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide