Global Sumud ontzidiari laguntzeko mahaia jarriko du bihar Zarautz-Palestina taldeak

Onintza Lete Arrieta 2025ko abu. 30a, 14:00

Global Sumud ontzidiko itsasontzietako bat. (#SailToGaza)

Eguerdian udaletxe aurreko plazan da hitzordua. Izan ere, Gazara laguntza humanitarioa eramateko hainbat ontzi aterako dira bihar bertan Kataluniatik, Tuneztik eta Italiatik.

Gazatarrei laguntza humanitarioa emateko helburuarekin, Global Sumud ontzidia bihar aterako da Palestinarantz hainbat herrialdetako portuetatik, tartean Kataluniatik, Tuneztik eta Italiatik. Egitasmo horri laguntzeko, bere alea jarri nahi du Zarautz-Palestina taldeak, eta hala, iragarri du mahaia jarriko duela bihar 12:30etik 13:30era udaletxe aurreko plazan. Musikarik eta aldarririk ez dela faltako aurreratu du, eta 13:00etan ekitaldi txiki bat egingo dutela.

Palestinar herriari elkartasuna erakusteko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko hainbat ekintza egin ditu udan zehar Zarautz-Palestinak, azkena abuztuaren 23an. Malekoia eta hondartza zeharkatu zituzten dozenaka herritarrek manifestazioan.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide