Palestinari babesa erakutsi diote dozenaka zarauztarrek

Mireia Galarza Bastida 2025ko abu. 23a, 16:30

12:00etan Munoan hasita, Palestinaren alde zeharkatu dute malekoia eta hondartza dozenaka herritarrek, beste horrenbesteren begiradapean.

Beste behin ere, Zarautz Palestina herri ekimenak Gazari babesa adierazteko manifestazioa egin du gaur eguerdian, eta asko izan dira deialdiarekin bat egin dute herritarrak. 12:00etan Munoan hasita, Palestinaren alde zeharkatu dute malekoia eta hondartza dozenaka herritarrek, beste horrenbesteren begiradapean. Askok eta askok Palestinako banderak eraman dituzte soinean, eta horrek inguruko jendearen ikusmina sortu du. 

SOS Stop genozidioa lelopean egin dute martxa, eta bitarte horretan Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu dute, herriari babesa erakustearekin batera. "Gure elkartasuna erakustea beharrezkoa da", egin du azpimarra herri ekimenak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide