Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka egin dute herriko hainbat eragilek

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 30a, 19:30

Los 40-ri ez! lelopean, musika jaialdiak Zarautz "mundu eta Espainia mailako turismoaren eskaparatean jartzea bilatzen duela" salatu dute gaur arratsaldean egindako elkarretaratzean.

Los 40 Summer Live jaialdiaren atarian, herriko eragileek nahiz norbanakoek Zarauzko Udalaren "oztopoak" salatu dituzte Los 40-ri ez! lelopean, gaur arratsaldean egindako elkarretaratzean.

Eragileek, besteak beste, jaialdiak Zarautz "mundu eta Espainia mailako turismoaren eskaparatean jartzea bilatzen duela" seinalatu dute: "Udaletik bideratzen diren diru kantitate eta erraztasun guztiak 'barbaridade bat' dira, gaztetxeko eragileei, jai batzordeei edota herriko gazteoi jartzen zaizkigun traba guztiekin alderatuta". 

Hori ez ezik, jaialdiari azpiegitura, dezibelio edota espazioarekin "erraztasun guztiak" ematen zaizkiola azpimarratu dute, herriko eragileei espazio publikoa erabiltzeko eta ekimenak antolatzeko "oztopoak" besterik jartzen zaizkiela gaineratuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide