Goizean jokatu duten Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren aurretik gaztetxoak izan dira protagonistak. Aurreko urteetan bezala, bi proba jokatu dituzte beraiek, 400 metrokoa bata, eta 800 metrokoa bestea. Bi probak kontuan izanda, 160 gaztetxo inguruk parte hartu dute Zarautz Balea Igeriketa taldeak antolatutako probetan.
Proba motzari dagokionez, mutiletan Oihan Juaristi izan da azkarrena, eta bigarren eta hirugarren postuak Peru Aranberrirentzat eta Ekaitz Urrutiarentzat izan dira, hurrenez hurren. Nesketan, berriz, Maddi Lizaso izan da garailea, eta bigarren postuan geratu da Nikole Pascual. Hirugarren egin du Mairi Lejarretak.
Proba luzean, Jon Lumbreras izan da txapelduna, eta bere atzetik helmugaratu dira Unax Etxabe eta Asier Garcia. Neskei dagokienez, Ane Osa izan da bizkorrena, eta bigarren eta hirugarren egin dute Janis Altunak eta Irune Perezek, hurrenez hurren.