Urteroko dinamikari jarraiki, Zarauzko Motxian-Etxebeltz bertsoguneak bertso astea ospatuko du egunotan. Bertso musikatuekin emango diote hasiera aste bereziari; aurten, ordea, Basarri Bertsopaper Lehiaketako saria ez dute lehen eguneko ekitaldia emango. Konpromiso kontuak medio, Maddalen Arzallus irabazleak ostiraleko bertso desapiyuaren aurretik jantziko du txapela eta abestuko du bere bertso sorta.
Aurten, Motxian-Etxebeltz Lasarte-Oriako Earra! taldearen aurka ariko da bertso herri-kiroletan eta bertso-desapiyuan. Larunbatean, ohitura mantenduz, Bertso Eguna ospatuko dute, Txepelketa eginez tabernaz taberna eguerdian eta, gero, lagunarteko bazkaria izango dute
EGITARAUA
Etzi, osteguna
- 22:00. Bertso musikatuen emanaldia, Torre Luzeako parkean; eguraldi txarra egingo balu, Santa Klaran.
Uztailak 11, ostirala
- 18:30. Earra! eta Motxian-Etxebeltz taldeen arteko bertso herri-kirolak, Frontoi Txikin; euria egingo balu, Gaztelekuan.
- 22:00. Basarri bertsopaper sariaren banaketa. Torre Luzeako parkean; euria egingo balu, Santa Klaran. Ondoren, Earra! eta Motxian-Etxebeltz taldeen arteko bertso-desapiyua. Gai-jartzailea: Amaia Urbieta.
Uztailak 12, larunbata
- 10:30. Hamaiketakoa, Musika Plazan.
- Ondoren, Txepelketa eta bazkaria Urpekoak elkartean.