POTB eta Pottokak izan dira aurtengo Txaparrotan txapelketaren irabazleak

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 6a, 20:17

Gaur arratsaldean amaitu dute asteburuan zehar jokatutako eskubaloi txapelketa, emakumezkoen eta gizonezkoen finalak jokatu ostean.

Gizonezkoetan POTB eta emakumezkoetan Pottokak izan dira aurtengo helduen Txaparrotan txapelketako irabazleak. Asteburuan zehar jokatu dituzte partiduak Desertu Txikian, eta multzo guztietako bi talde onenak lehiatu dira gaur arratsaldean.

Gizonezkoen artean, POTB taldea izan da garaile, eta Save Water Drink Beer, aldiz, azpitxapeldun. Emakumeen artean, berriz, Pottokak taldeak irabazi dio Kumikutz taldeari.

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide