Helduak Txaparrotan eskubaloi txapelketa jokatzen ari dira eguzkipean

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 5a, 14:00

Pasaden asteburuan Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketako haurren partidak jokatu zituzten. Gaurkoan, berriz, helduek hartu dute Desertu Txikia, eta giro ezinhobean ari dira jardunaldia igarotzen.

Gaur goizean ekin diote Txaparrotan eskubaloi txapelketako helduen lehen partiduei, izan ere, aurreko asteburuan haurrek osatutako taldeek jokatu zuten lehiaketa. Gaur eta bihar egun osoan zehar jokatuko dituzte partidak Desertu Txikian.

Aurtengo edizioan guztira 128 taldek hartu dute parte. Emakumeei dagokienez, 36 taldek eman dute izena. Bestalde, gizonezkoetan, 72 taldek eman dute izena, eta talde mistoak guztira 22 izan dira. Lauko multzoetan banatu dituzte, eta, bertako lehen sailkatuen eta bigarren geratu direnen artean hamar onenek egingo dute aurrera.

Gaurtik bihar arratsaldera arte iraungo du txapelketak. Hori horrela, emakumezkoen finala, igandean, 18:30ean izango da, eta gizonezkoena, berriz, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide