Alba Menendez, Marta Arribas eta Ibon Fernandez protagonista, uztaileko Zarautz Guka aldizkarian

Erredakzioa 2025ko uzt. 4a, 13:03

Kalean eta edonoren eskura da Zarautz Guka aldizkari digitalaren bosgarren zenbakia. Oraingoan ere irakurtzeko, ikusteko eta entzuteko eduki interesgarriz josita dator Zarautz eta zarauztarrak ardatz dituen argitalpena.     

Alba Menendez eskubaloi jokalaria, Marta Arribas moda diseinatzailea eta Ibon Fernandez irrati esataria dira uztaileko Zarautz Guka aldizkari digitalaren protagonistetako batzuk, baina ez bakarrak. Izan ere, irakurtzeko, ikusteko eta entzuteko eduki interesgarriz josita dator bosgarren zenbakia ere: Mireia Galarzaren, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Jabier Aranbarriren iritzi artikuluak, Txema Gomez mintzalagunari egindako elkarrizketa, Marimar Castroren argazkiekin osatutako erreportajea, Imanol Epelderen audio mezua... 

Zarautz Guka webguneko prentsa atalean zein Guka aplikazioan edonoren eskura daude aurreneko lau zenbakiak, eta nola ez, baita gaur bertan labetik atera berria den bosgarrena ere. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide