Atzo arratsaldean abiatu zuten Kalerki kaleko arte eszenikoen 32. jaialdia, eta, urteroko moduan, herritarrek bikain erantzun zioten kultur hitzorduari lehenengo egunetik. Jendetza batu zen Santa Klaran, Villa Manuelan, eta Frontoi Txikin, Estefania De Paz Asin, Cris Clown, Guillem Alba eta Komorebi taldearen ikuskizunekin gozatzeko.
Saio batzuetarako, gainera, aurrez hartu behar izan ziren gonbidapenak; edukiera mugatuagatik, saio bat baino gehiago antolatu zituzten, eta guztiak agortu ziren. Jendeak jaialdia irrikaz jarraitzen duen seinale. Gaur ere, Olvido Flores. Las maravillas de Jupiter obrarako lau saio eskainiko dituzte, eta gonbidapena emanaldi hasi baino ordubete lehenago jaso beharko da.
EGITARAUA
Gaur, ostirala
- 18:30, 19:30, 20:30 eta 21:30. Olvido Flores. Las Maravillas de Júpiter, Estefania De Paz Asin (EH), Santa Klarako elizaurrean. Gonbidapenak ordubete lehenago.
- 19:00. Desiderata, Mama Crea (EH), Santa Klaran.
- 21:00. Iraun, Amaia Elizaran & Neonymus (EH), Frontoi Txikin.
- 22:00. Gregarious, Soon Circus Company (Suedia), Munoan.
Uztailak 5, ostirala
- 19:00 eta 20:30. Boucherie Bacul, Pikz Palace (Belgika), Santa Klara patioan.
- 21:00. Burnt, Lasala (EH), Frontoi Txikin.
- 20:00 eta 23:30. La calle es nuestra, Always Drinking Marching Band (Katalunia), kalez kale.
- 22:00. Haute-Heure, Cie. Barolosolo (Frantzia), Munoan.