Maddalen Arzallusek irabazi du 41. Basarri Bertsopaper Saria

Mireia Galarza Bastida 2025ko uzt. 3a, 16:00

Maddalen Arzallus, artxiboko irudi batean. (Guka)

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña izan dira aurtengo epaimahaiko kideak, eta haien esanetan, “garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian" islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik.

Maddalen Arzallus bertsolari hendaiarraren bertso sorta izan da 41. Basarri Bertsopaper Lehiaketako sariduna. Epaimahaiak aho batez erabaki du Santa Mañako alaba zinan bertso sorta saritzea.

Unai Muniain, Nahikari Gabilondo eta Andoni Egaña izan dira aurtengo epaimahaiko kideak, eta haien esanetan, “garai bateko amona baten bizimodua era xalo, hunkigarri eta sinesgarrian" islatzen du bertso sortak, bere bilobaren ahotik. Naturari loturiko bizialdi bat "era naturalean" aurkeztu duela gehitu dute hiru kideek, eta garai hura "entzun, ikusi, ukitu eta usaindu" ere egin daitekeela bertso horiek kantatzean. "Horretarako erabili dituen neurri-doinuak ezin egokiagoak dira: zortziko handi klasiko bat”, azaldu dute.

Antolatzaileen esanetan, aurtengo edizioan guztira askotariko gaiak lantzen dituzten 15 lan jaso dituzte. "Gainera,  azpimarratzekoa da 41 ediziotan saria jasoko duen hirugarren emakumezkoa izango dela Arzallus", eman dute aditzzera. Aurretik, Ane Labakak eskuratu zuen 2012an, eta Alaitz Sarasolak, aldiz, 2014an.

Txapela Bertso Astean

Uztailaren 10etik 12ra bitartean egingo den Bertso Astean jasoko du txapela Maddalen Arzallusek, zehazki, uztailaren 11n, Bertso Desapiyuaren aurretik, 22:00etan. Txapelarekin batera, 1.800 euroko saria jasoko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide