Herritarrek ez dute hutsik egin San Pelaio egunean ere, eta herrian zehar egindako ekintzetan parte hartu dute askok eta askok. Goizean Erraldoi eta Buruhandien Zarauzko VII. Topaketa egin dute, eta denek batera kalejira egin dute jarraian. Zarauzko Erraldoien eta Buruhandien elkarteaz gain, Iruñeko Mendillorri auzoko eta Pasaiako buruhandiek ere zeharkatu dituzte kaleak musikaz lagunduta.
Bero sapa berberarekin egin dute Iñurritzan aurreskua, eta itzala babesleku izan da herritar askorentzat. Munoan, aldiz, paella lehiaketarekin gozatu dute eguerdia. Arratsaldean festak jarraipena izango du.
Egitaraua
- 18:00. Gauargi taldearekin dantzaldia, Iñurritzan.
- 18:00. Pasai txaranga, txosnagunean.
- 20:00. Larrain dantza herrikoia, Lizarrako dultzaineroekin, Iñurritzan.
- 20:00. Zarata kontzertuak, txosnagunean.
- 20:30. Kalejira Musika Plazara.
- 22:00-00:00. Puntu morea, Musika Plazan.
- 22:30. Muxutruk taldearekin dantzaldia, Musika Plazan.
- 22:30. Erromeria Izer eta Alabierrekin, Iñurritzan.
- 22:30. Mirotz eta Marte Lasarteren kontzertuak, txosnagunean.
- Ondoren, Lege Berriak DJa, txosnagunean.
- 00:00-03:00. Alkohol kontsumoari lotutako arriskuak prebenitzeko eta murrizteko kanpaina, malekoian.