Aritzbataldeko frontoia Euskal Herriko harri-jasotze maila handiaren erakusleiho bihurtu zen atzo arratsaldean, Bi Harri Txapelketan. Hala eta guztiz ere, bi izan ziren guztien artean nabarmendu eta txapela etxera eraman zutenak: Ainitze Zumeta eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, hain zuzen ere.
Emakumetan, Zumetaz gain, Maddi Gesalaga eta Lierni Osa zarauztarrek eta Estefania Etxebeste iturendarrak ere emaitza onak eskuratu zituzten, guztira 30 jasoaldirekin.
Mutiletan, berriz, bigarren postuan geratu zen Paulo Azpiazu Zarauzko bizilaguna, 31 jasoaldirekin, eta hirugarren, berriz, Aimar Galarraga, 20 jasoaldirekin.