Kalean da Zarautz Guka aldizkari digitalaren laugarren zenbakia

Erredakzioa 2025ko eka. 6a, 10:18

Hemen da Zarautz Guka aldizkari digitalaren laugarren zenbakia. Eduki interesgarri eta mamitsuz josita dator hau ere, eta dagoeneko edonoren eskura dago Zarautz Gukaren webgunean zein Guka aplikazioan. Aurki, Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango dute aldizkaria kontsumitzeko aukera; beraz, egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!    

Gaur ikusi du argia Zarautz Guka aldizkari digitalaren laugarren zenbakiak, irakurtzeko, ikus-entzuteko eta entzuteko eduki interesagarriz josita: Aritz Mutiozabalen, Elaia Aizpuruaren, Alex Gurrutxagaren eta Javier Aranbarriren iritzi artikulu bana; Aner Peritzek Imanol Epeldero bidalitako audio mezua; ZAST Queens taldearen inguruko erreportajea; Igone; Ameztoiri egindako elkarrizketa eta beste hainbat eduki intesgarri jasotzen ditu oraingoan.

Zarautz Guka aldizkariaren laugarren zenbakia ere nahi duen orok ikusteko moduan dago zarautzguka.eus/prentsa atalean eta Guka aplikazioan, nahiz eta aurki Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango duten aldizkaria kontsumitzeko aukera. Hori bai, lehiaketetan eta zozketetan parte hartzeko aukera Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango dute. Beraz, egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide