Dardar jaialdiak, rap eta drum&bass genero musikalak oinarri dituen euskaraz egindako proiektu musikalak, Hiruputzu gaztetxean egingo du geldialdia bihar. Dardar, Distorted Bass (Lazkao, Gipuzkoa), Nova Prospekt (Zumaia), Liquid T (Azpeitia) eta Itzaletan Sua (Donostia) DJ eta drum&bass zaleen ekimenez sortutako proiektu musikala da. Hain justu ere, jaialdiaren hirugarren aldia izango da biharkoa, aurreko bi edizioak Donostian egin baitzituzten.
Hori horrela, 23:00etatik hasita, zazpi DJ gazte igoko dira Hiruputzuko oholtzara: Noetika, Liquid T, Posse, Distorted Bass, Nova Prospekt, Athroz. Sarrerei dagokienez, gaztetxeko atean bertan eskuratu ahal izango dira, 7 euroan.