Silvia Ayerrak 'Esne-hortza' erakusketaz hitz egingo du Photomuseumen

Intza Trula 2025ko mai. 9a, 09:30

Silvia Ayerraren 'Esne-hortza' erakusketako irudi bat. (Utzitakoa)

18:00etan hasiko da hitzaldia, eta ondoren galderak egiteko aukera izango dute saiora bertaratzen direnek. Sarrera doan izango da.

Silvia Ayerrak hitzaldia emango du gaur Photomuseumen, bertan ikusgai dagoen bere erakusketa dela eta: Esne-hortza izeneko bilduma, hain justu ere. Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Gela programaren barruan izango da saioa, 18:00etan, doako sarrerarekin. Hitzaldia amaitzean, tarte bat hartuko dute, entzuleek galderak egin ditzaten.

Ayerraren lanaren oinarria hainbat talde zaurgarriekin lan egitean datza proiektu parte hartzailetan: herriko emakumeen memoria historikoa berreskuratzea, harrera premian dauden emakumeak, gazte migratzaileak edo aniztasun funtzionala duten pertsonak. Esne-hortza proiektua aniztasun funtzionala duen Jose Antonio Muruzabal osabarekin egindako lan dokumentala da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide