Santa Marina eguna maiatzaren 21a den arren, auzoko jai batzordeak bi asteburutan ospatzen ditu Alde Zaharreko festa ezagunak. Beraz, gaur arratsaldetik hasita, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute bizilagunek: pilota txapelketa, mus txapelketa, zuzeneko musika, haurrentzako jokoa eta abar.
Asteburuko momenturik nagusiena igande eguerdian izango da, jaiei hasiera emateko ekitaldiarekin. Txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea egingo dute, 12:30ean, erraldoien eta buruhandien laguntzarekin. Aurten, urte askoan Euskalduna tabernako jabe izan diren eta oraintsu erretiroa hartu duten Felix Borda eta Marian Dulanto arduratuko dira bandera igotzeaz.
Bigarren asteburuan, besteak beste, ohiko danborradaren txanda izango da.
Maiatzak 9, ostirala
- 17:30. XXXIV. Pilota Txapelketa Finalerdiak, La Salle Zaharreko frontoian. Eguraldi txarrarekin, Gaztelekuko pilotalekuan.
Maiatzak 10, larunbata
- 16:00. Santa Marinako XLII. Mus txapelketa. Izen ematea: Santa Marinako plazatxoan, 15:30etik aurrera.
- 19:30. Slow Times Blues Band taldearen emanaldia.
Maiatzak 11, Igandea
- Egunean zehar, haurrentzako puzgarriak.
- 10:00. Gazteentzako XLVI Marrazki eta pintura lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English
- 12:30. Txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea festak iragarriz, erraldoi eta buruhandiekin. Aurten Euskalduna tabernako Felix eta Marianek igoko dute bandera. Goizeko Ihintza Txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte.
- Ordu berean, CXXXVII. Eguerdiko poteo musikatua Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga Duo Dinamikorekin.
- Ondoren, marrazki lehiaketako opari banaketa.
- 17:00. Apaxi ipuin kontalaria haurrentzat.
- 18:00. XVI. Moto eta patinete lasterketa, 6 urte bitarteko haurrentzat (bakoitzak bere motorra edo patinetea ekarri behar du). Parte hartzaile guztien artean Meitai Maitiek oparitutako 3 botila Life Faktory zozkatuko dira.
- Ondoren, entzierro txikia kalean zehar.
- Amaieran, txokolatea banatuko da eta buruhandiak ibiliko dira kalean zehar.