Denboraldi osoan erregularrenak izan diren taldeek 80. Hondartzako Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat honetan. Goizean goiz izango dute azken partida, 09:00etan hasita, eskola kiroleko ikasleek zein seniorrek, emakume zein gizonek. Urtero bezala, ikusmina eta giroa ez da faltako hondartzan eta malekoian. Finaleko egunean lehertzen baita plaieroen festa.
Sari banaketa ekitaldia 11:00 aldera izango dela aurreikusten du antolakuntzak, eta hondartzan egin asmo du, sorosleen egoitzaren parean. Euria eginez gero, Musika Plazara lekualdatuko dute, baina hori egunean bertan abisatuko lukete.
Eskola kirola LH 5. maila mutilak
1. Salleko 5AM - Salleko 5BM
Eskola kirola LH 5. maila mistoak
2. Zaragueta 51 - SM52
Eskola kirola LH 5. maila neskak
3. Salleko 5BN - Salleko 5AN
Eskola kirola LH 6. maila mutilak
4. Iturzaeta 6M - Antoniano 6M
Eskola kirola LH 6. maila mistoak
5. SM61 - SM65
Eskola kirola LH 6. maila neskak
6. Salleko 6BN - Orokieta 6BD
Senior mutilak: kopa
7. Kosta Hortz Klinika - Latz taberna
Senior mutilak: Liga
8. Asti Pinturak - Balearri Astillero
Senior neskak: Liga
9. Kebidek - Orbela Taberna
Senior neskak: Kopa
10. Shelter Pukas - Itxas Lur taberna