Aurten Zarautzek Euskaraldia Hikan hartuko du parte, eta erabakia norbanakoaren esku egongo da. Hori horrela, parte hartu nahi dutenek "H" pegatina jarriko diote txapari, eta pegatinak "nirekin hika egin dezakezu" adieraziko du.
Egitasmo horren harira, parte hartzea bultzatzeko eta hikaren inguruan hausnartzeko helburuarekin Zer zeka(na)u esateko? Zarauzko hitanoaren erabileraz hausnarrean hitzaldia eskainiko dute datorren astean. Hitzordua apirilaren 30ean izango da, 18:00etan, Sanz Eneako Ikasgelan. Amaia Zalduak eta Aner Peritzek eskainiko dute, eta bertan Zarauzko hitanoaren erabilera landuko dute genero ikuspegia aintzat hartuta.