Markel Errastik Mediterraneoko Txapelketa irabazi du Espainiako eskubaloi selekzioarekin

Intza Trula

Markel Errasti ZKE Eskubaloi taldeko jokalaria, Mediterraneoko Txapelketako garaikurrarekin. (ZKE)

Larunbatean jokatu zuen Espainiako selekzioak promesa mailako Mediterraneoko Txapelketako final handia, Kroaziaren aurka. Daniel Sanchez-Nieves entrenatzailearen taldeak 26-34 hartu zuen mendean aurkaria.

Markel Errasti ZKE eskubaloi taldeko jokalari zarauztarrak promesa mailako Mediterraneoko Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin. Kroaziaren aurka neurtu zituzten indarrak larunbatean, final handian, eta partida borrokatu baten ostean, 26-34 gailendu ziren Daniel Sanchez-Nievesen mutilak.

Espainiako selekzioak Madrilen egin zuen txapelketarako kontzentrazio, eta apirilaren 5ean bidaiatu zuten taldekide guztiek Tunisiara. Pasa den astean, apirileko bigarrenean, jokatu zuten Mediterraneoko Txapelketa bertan.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide