Lehenengo mailako taldea da Graficas Juaristi ZKE

Intza Trula

Graficas Juaristi ZKE taldea, atzoko garaipenaren ostean. (ZAST)

Megacalzado Ardoi taldea mendean hartu zuten atzo Beñat Juaristiren neskek, lehenengo mailarako txartel zuzena eskuratuz.

Historia egin du Graficas Juaristi ZKE taldeak, atzoko garaipenaren ostean, Euskadiko emakumezkoen lehenengo mailara igotzea lortu baitu. Zizur Nagusiko (Nafarroa) Megacalzado Ardoi Taldearen aurka neurtu zituen indarrak Zarauzko senior nesken lehen taldeak, etxetik kanpo, eta partida 66-90 amaituta, igoera zuzena eskuratu zuen.

Hori hala, Beñat Jauregiren taldeak Euskadiko emakumezkoen lehenengo mailan jokatuko du datorren denboraldian; halere, beste bi neurketa geratzen zaizkio denboraldia agurtzeko. Hain zuzen ere, Navasketen eta Conet Facility Araba taldeen aurka jokatuko ditu azken bi partidak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide