Arraio Irratiak 19 urte beteko ditu datorren hilean, eta ospatzeko, kontzertuak antolatu ditu maiatzaren 24rako, larunbatarekin. Nakar, Martin de Marte eta Ithaka taldeak igoko dira oholtzara 22:00etan hasita, eta sarrerak gaurtik erostea egongo da Garoa liburu dendan, 8 euroan.
Astebete lehenago, maiatzaren 17an, beste urteurren bat ospatuko dute gaztetxean: Zaratazarautzen urtemuga. Beste hiru kontzertu emango dituzte orduan, Traumatizer, Spiritual Law eta Oust taldeenak. Zuzeneko horiek 21:00etan hasiko dira.