Zarauzko Hiribusak zerbitzu berezia eskainiko du Aste Santuan eta Pazko Astean

Ian Ruiz Lizaso

Zarauzko Hiribusaren argazki bat. (Utzitakoa)

Apirilaren 14tik 27ra bitartean, udako lineak martxan jarriko dira Talaimendira eta kanpinera joateko aukera errazteko.

Aste Santua eta Pazko astea direla eta, Zarauzko Hiribusak bere ohiko zerbitzua egokituko du apirilaren 14tik 27ra. Epe horretan, udako lineak jarriko dira martxan.

Astegunetan, 3. linearen ordez, 4. linea egongo da. Udako sasoian ibiltzen dena da, eta Talaimendira zein kanpinera arteko ibilbidea eskaintzen du.

Bestalde, larunbat, igande eta jaiegunetan, 23. linearen ordez, 24. linea izango da. Kasu honetan ere, udaldian erabiltzen den linea da.

Zerbitzu aldaketa hauen inguruko informazio zehatza www.zarauzkohiribusa.eus webgunean edo geralekuetan kontsultatu ahal izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide