Hainbat dendetako produktuak prezio berezian eskuratzeko aukera izango da bihartik ostiralera

Intza Trula

Murkilen Stock azokako irudia. (Aritz Mutiozabal)

Azoka antolatu du Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak, eta herriko hemezortzi dendek parte hartuko dute bertan.

Herriko hainbat dendek produktuak prezio berezian jarriko dituzte bihartik ostiralera, neguko merkealdiari amaiera emanaz. Murkil Zarauzko Dendarien elkarteak antolatu du azoka, eta, guztira, herriko hemezortzi dendek parte hartuko dute.

Eguraldiak laguntzen badu, negozio bakoitzak atarian jarriko ditu produktuak; euria bada, aldiz, dendaren barruan jarriko dituzte. Hori horrela, ondorengo dendak izango dira ekimenean parte hartuko dutenak. Faylinn, Josune, Palacio niño, Cazalis, Olaizola optika, Garmen, Kaioa, Pedrosa, Musas, Vulcano, Francesena, Urzelai, Wilco, Itziar Oregi, David & Niko, Transit, Jade, Noah's secret.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide