Izena eman daiteke argazkilaritzan oinarrizko ezagutzak bereganatzeko ikastaroan

Intza Trula 2025ko mar. 12a, 09:00

Argazki kamera bat. (Artxibokoa)

Martxoaren 17tik maiatzaren 19ra bitartean izango da ikastaroa. Izena emateko zae.zgs@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Argazkilaritzan trebatzen hasteko ikastaroa antolatu du Zarauzko Argazkizale Elkarteak. Martxoaren 17an hasiko dira saioak, eta maiatzaren 19an amaitu: orotara, hamasei ordu izango dira, bi orduko zortzi saiotan banatuta.

Parte hartu nahi dutenek lehenbailehen eman beharko dute izena, plaza mugatuak baititu ikastaroak. Horretarako, zae.zgs@gmail.com helbidera idatzi behar da, eta inskripzioa egiteko 55 euro ordaindu beharko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide