Jazkibelera irteera eta Mont Blanc emanaldia, Pagoetaren eskutik

Aritz Mutiozabal 2025ko mar. 11a, 13:30

Pagoetakoak Errozatera iaz egin zuten irteera. (Pagoeta M.E.)

Zailtasun handirik gabeko ibilbidea da igandean egingo dutena; izena Mendizabalen eman behar da. Emanaldia, berriz, ostiralean izango da, Pagoetako lokalean.

Pagoeta Mendizale Elkarteak Jaizkibel aldera egingo du irteera igande honetan, inguruko koloreez eta paisaiaz gozatzeko. Arriaunditik abiatu eta Santa Barbarako zabalan amaituko da txangoa; ibilbide erraza da eta ez du zailtasun teknikorik. Pagoetaren webgunean daude eskuragarri mapa eta track-a.

Ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan eman daiteke izena, eta horretarako azken eguna ostirala izango da. Autobusa Agoueseneko biribilgunetik abiatuko da igandean, 07.30ean.

Aurrez, ostiralean bertan, Mont Blanc argazki emanaldia izango da Pagoetaren lokalean, Fidel Blazquezen eta Karlos Larrañagaren eskutik. 2010en Mont Blanc (4808 m) mendira eginiko igoeraren berri emango du bikoteak argazkiz eta eta hitzez osatutako ikus-entzunezkoaren bidez, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide