Martxoaren 8ari lotuta, Bideak urratzen gaitu bertso saioaz gozatzeko aukera izan zuten atzo Modelo aretora joan zirenek. Izan ere, Zarauzko Udaleko Berdintasun departamentuaren ekimenez, bertso saio musikatua egin zuten iluntzean bertan, 19:00etan hasita. Dozenaka herritar joan zen bertsoak entzutera.
Uxue Alkorta, Aner Peritz, Maider Arregi eta Miren Artetxe bertsolariek kantatu zuten bertan, eta musikaz arduratu ziren Nora Eizagirre eta Libe Goenaga. Saioa Ainhoa Agirreazaldegik zuzendu zuen, Zarauzko Hasiberrien Bertso Eskola Feministak parte hartu zuen gonbidatu gisa.
(Argazkiak: Usua Garin)