Maitasun Kontzertua emango du ostiralean Zarautz Abesbatzak

Intza Trula 2025ko ots. 18a, 13:00

Zarautz Abesbatza iaz Maitasun Kontzertua eskaintzen, Merkatu plazan. (Utzitakoa)

Merkatu plazako lehen solairuan emango dute emanaldia, 20:00etatik aurrera.

Maitasun kantuz osatutako emanaldia prestatu du Zarautz Abesbatzak ostiral honetarako. 20:00etan hasiko da Maitasun Kontzertua, Merkatu plazako lehen solairuan, eta bertaratzen direnek makina bat abesti entzun ahal izango dituzte, euskaraz zein beste hainbat hizkuntzatan.

Aurtengoan, bi kantu berri abestuko dituzte: bata, Lope de Vegak Araban jaso eta 1618. urtean idatzitako Los Ramilletes de Madrid lanean euskaraz azaldu zuen Zure begi ederrok, ene laztana, katibaturik nabe, librea nintzana bertsoa. Bestea, Anje Duhalderen Maitasun Aroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide