Udaberriko taberna bete du Zirikak antolatutako bertso saioak

Mireia Galarza Bastida 2025ko ots. 17a, 16:00

Igandeko bertso saioa. (Zirika)

Andoni Egañak, Iñigo Mantzizidor Mantxik, Amaia Agirrek eta Oihana Iguaranek eskaini zuten saioa, eta Uxune Areizaga aritu zen gai jartzaile lanetan. 

Zirika Euskara Elkarteak antolatuta, bertso saioa egin zuten atzo arratsaldean Udaberri tabernan. Andoni Egañak, Iñigo Mantzizidor Mantxik, Amaia Agirrek eta Oihana Iguaranek eskaini zuten saioa, eta Uxune Areizaga aritu zen gai jartzaile lanetan. 

Saioak ikusmina sortu zuen, eta goraino bete zen Udaberriko aretoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, "igande arratsalde entretenigarria" pasatu zuten atzokoan, eta "astelehena alde ederreko irribarrearekin hasi dute batzuk". Gainera, bertso saioa Arraio irratiak grabatu zuen, eta hemen entzun daiteke. 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide