Klimb Zarautz Master txapelketa abian da herriko Klimb rokodromoan

Ian Ruiz Lizaso 2025ko ots. 15a, 16:00

Klimb Zarautz Master txapelketa jokatzen ari dira herriko Klimb rokodromoan. Euskal Herriko eta nazioarteko 80 eskalatzaile animatu dira parte hartzera.

Klimb Zarautz Master txapelketa antolatu dute gaurko Zarauzko Klimb rokodromoan. Goizean hasi eta iluntzera arte iraungo du lehiaketak, eta hainbat proba antolatu dituzte izena eman duten 80 eskalatzaileentzat.

Goizari dagokionez, sailkatze probak egin dituzte. Parte hartzaileek 25 bloke eskalatzeko aukera izan dute. Probak amaitzean, hamabi onenek, sei mutilek eta sei neskak, arratsaldean jokatuko dute finala, 19:00etatik aurrera.

Iazko probarekin alderatuta, eskalatzaileek ez dute hainbeste eskalatu behar. Bloke gogorragoak dira, eta puntuak emateko orduan, gainditutako hamabi bloke gogorrenak hartuko dituzte kontuan.

Klimb rokodromoak ez ditu ateak zaleentzat zabaldu kanpoko jendea familiarekin etorri delako, eta lekua haientzako gordeta izateko. Baina txapelketa guztia ETB1ek emango du bihar 10:45etik aurrera. Gaurko finala, berriz, ETB4 katean ikusteko aukera egongo da 19:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide