Talai Mendi Trail ibilbidea egingo dute bihar Saltakakoek

Intza Trula 2025ko ots. 14a, 12:00

Saltaka mendi lasterketa taldea. (Utzitakoa)

Zarauztik Oriora trenez joango dira, 08:08ean, eta 08:30 aldera ekingo diote korrika saioari. Amaieran hamaiketakoa egingo dute indarrak berritzeko.

Saltaka mendi korrika taldeak irteera antolatu du biharko: Talai Mendi Trail lasterketako ibilbidea egingo dute oraingo honetan, hain justu ere.

08:08an Zarauztik Oriora doan trena hartuko dute, eta 08:30ean jarri dute elkartzeko hitzordua, Orioko ikastolako atarian. Behin elkartuta, Talai Mendi Trail lasterketako ibilbidea burutuko dute: 14 kilometro inguru izango ditu, eta 600 metroko desnibel positiboa. Amaitzean, kiroldegian izango dute dutxatzeko aukera, eta jarraian hamaiketakoa egingo dute elkarte gastronomiko batean.

Saltakak jakitera eman duenez, bi dortsalen zozketa eta sorpresa gehiago irabazteko aukera izango dute biharko irteeran parte hartzen duten guztiek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide